Joan den larunbatean (urriak 31) Santa Katalinako arima galduen bisita jaso zuten Deban. Arimen Gaua ospatzeko ekitaldi nagusiaren harira, kalejira egin zuten herriko kaleetan zehar. Jaia borobiltzeko, baina, aurretik beste hainbat jarduera ere izan ziren: besteak beste, arimen txikien dantzaldia, photocall-a, txokolate-jana eta makillaje tailerra. Argazkiak: Nerea Bedialauneta Alkorta eta Izaro Aulestiarte.