Azaroaren 29ko hauteskundeen atarian, eta kanpaina betean, koalizioak ekitaldi politikoa egin zuen ostegunean, hilak 19, Foruen plazan, Deban posible egin lelopean.
Debako alkate ohi eta gaur egun zinegotzi den Gilen Garciak eta Senaturako Gipuzkoako hautagai Olaia Duartek hartu zuten hitza agertokian, eta biek ala biek azpimarratu zuten datozen hauteskundeetan EH Bilduren aldeko botoa biltzearen garrantzia, besteak beste, aurrerapauso sozialak bermatzen jarraitzeko eta beste politika bat posible dela erakusteko.
Eguraldiak askorik lagundu ez bazuen ere, hamarnaka lagun bertaratu ziren ekitaldira; tartean ziren, esaterako, Debako EH Bilduko zinegotziak nahiz ezker abertzaleko hautetsi ohiak.