Eguraldi makurrari aurre eginez, hamarnaka pertsona atera dira kalera Deban Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean. Sare Feministak eta Debako Udalak, bereizita, mobilizatzera deitu dituzte herritarrak eta, beste urte batez, indarkeria matxistaren kontrako aldarriak hartu du kalea. Debako Sare Feministak deitutako ‘Sarea gara’ ekimenak eta Udalak antolatutako elkarretaratzeak lagatako irudiekin osatu dugu bilduma.