Ezozi taldeko Javi Martino nagusi Aiastiako tiraldian

Asier Orbea Ostolaza 2026ko martxoaren 15a

Gipuzkoako Hiru Txirlo Bola-Joko Txapelketako bigarren jardunaldiko tiraldia jokatu zuten zapatuan Aiastiako bolatokian.

Leintz-Gatzagan jokatu behar zuten arren, hango bolatokia egoera onean ez dagoela-eta, txapelketako ordezko bolatokia den Aiastiakoan jokatu zuten tiraldia. Giro euritsu eta hotza eduki zuten arren, bolatokian giro polita eduki zutela azaldu dute antolatzaileek.

Lehiari dagokionez, 74 bolarik parte hartu zuten, eta Javi Martino (Ezozi) izan zen guztietan onena, plenoa eginda: bederatzi txirlo bota zituen hiru jaurtialdietan. Hiru bolarik lortu zuten zortzi txirlo botatzea: txapeldunorde geratu zen Gotzon Urangak (Lastur), hirugarren postuan sailkatu zen Gorka Madinabeitiak (Uda) eta laugarren geratu zen Lander Odiagak (San Andres). Asola Berri taldeko Ganix Rodriguez sailkatu zen bosgarren postuan eta Lastur taldeko Joseba Lazkano seigarrengoan, biak ala biak zazpi txirlo botata.

Hurrengo jardunaldia, txapelketako hirugarrengoa, Elgetako bolatokian jokatuko dute, martxoaren 28an (17:00).

Aurten hamar jardunaldi izango ditu Gipuzkoako Hirutxirlo federazioak antolatzen duen txapelketak, eta erdiak jokatuko dituzte Debabarreneko bolatokietan; bola jokoak eskualdean duen indarra agerian uzten duen datua