Leintz-Gatzagan jokatu beharreko tiraldia Aiastiako bolatokian jokatuko dute

Asier Orbea Ostolaza 2026ko martxoaren 12a

Azken orduko aldaketa egon da Gipuzkoako Hiru Txirlo bola-joko txapelketan.

Idotorben hasi zuten txapelketa aurreko zapatuan, eta bigarren jardunaldia Leintz-Gatzagako bolatokian jokatzekoak ziren, zapatu honetan. Alabaina, antolatzaileek jakinarazi dute Gatzagako bolatokia ez dagoela jokoa hartzeko baldintza egokietan. Bolalekua egoena "kaxkarrean" dagoela azaldu dute eta zapaturako eguraldi iragarpena ere "txarra" dela-eta, jardunaldia Elgoibarko Aiastia auzoko bolatokira lekualdatzea erabaki dute, ordezko bolatoki izateko izendatua baitzuten Aiastiakoa. 17:00etan hasiko da lehia. 

Lotura duten albisteak: