Altxa Burua Deba-Itziar taldeak jakinarazi du Telmo Lazkano (Zumaia, 1994) adituak gidatutako bigarren saio praktikoa ekainaren 15ean egingo dutela, Gaztelekuan (18:30ean); hasiera batean, maiatzaren 11rako iragarri zuten bigarren hitzordu hori, baina data atzeratzea adostu dute. Gogorarazi dutenez, elkarrekin hausnartu eta komunikazioa eta digitalizazioa zentzuz eta modu praktikoan lantzeko aukerak aztertuko dituzte bertan.