'Tongola' umorezko ikuskizuna Deban ikusteko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu BARRENAk irakurleen artean

Barrena 2026ko maiatzaren 8a

Ainhoa Etxebarriak (Ondarroa, 1993) eta Ugaitz Alegriak (Ondarroa, 1977) 'Tongola' umorezko ikuskizuna aurkeztuko dute maiatzaren 22an Debako Kultur Elkartean (20:00etan). Irakurleek maiatzaren 14ra arteko epea izango dute zozketan parte hartzeko (12:00ak arte). Irabazlea egunean bertan jakinaraziko da.

Ainhoa Etxebarriak eta Ugaitz Alegriak aurkeztutako ikuskizun honek barrea, inprobisazioa eta publikoarekiko elkarreragina uztartuko ditu, giro hurbil eta parte-hartzailean.

Bi artista ondarrutarren eskutik, Tongola ikuskizunak komedia eta joko eszenikoa nahasten ditu, porrotak, frustrazioak eta eguneroko egoera absurdoak umoretik kontatzeko. Tonbola itxurako aitzakia baten bidez, ikusleak ikuskizunaren parte bihurtzen dira, ustekabeko egoerak eta une dibertigarriak sortuz.

Sarrerak Internet bidez erosteko aukera dago bost eurotan www.labur.eus/tongolakulturekin estekan.

BARRENAk ikuskizunerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere irakurleen artean. Zozketan parte hartu nahi izanez gero, eman izena ondorengo loturan: HEMEN.