Debarren Egunaren bezperan autobus zerbitzua indartuko dute gauez

Nerea Bedialauneta Alkorta 2026ko maiatzaren 15a

Debarren Egunaren harira, Lurraldebusek gaueko zerbitzu berezia eskainiko du bihar (maiatzak 16). Zehaztu dutenez, Deba, Itziar eta Zumaia arteko ibilbidea egiten duen DB45G linea indartuko dute.

Bidaiarien joan-etorriak errazteko, autobusak bi orduan behin ibiliko dira. Zehazki, autobusak 01:00etan, 03:00etan eta 05:00etan irtengo dira Zumaiatik, eta 15 minutu geroago igaroko dira Itziartik. Debatik itzultzeko, berriz, 01:30ean, 03:30ean, 05:30ean eta 07:30ean abiatuko dira. 

Ordutegiak Lurraldebuseko webgunean edo erabiltzaileari arreta emateko 900 300 340 telefonoan kontsultatu ahal izango dira.