Debako eta Mutrikuko gazte asanbladek “bake-ituna” sinatu dute Elorrioko topaketetara elkarrekin joateko

Alex Turrillas Gonzalez 2026ko maiatzaren 20a

Debako eta Mutrikuko gazte asanbladek bideo bat zabaldu dute bi herrien arteko “bake-ituna” irudikatuz eta gazteei dei eginez maiatzaren 29an eta 30ean Elorrion egingo diren Euskal Herriko Gazte Asanbladen eta Gaztetxeen Topaketetara joateko. Bi egunez, Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladetako kideak elkartuko dira komunitatea sendotu eta gaztetxeen aldeko sarea indartzeko.