Ondare historikoa ezagutzeko hiru bisita gidatu egingo dira Udako Kultur Loraldian

Alex Turrillas Gonzalez 2026ko uztailaren 10a

Itziarko Santa Maria eliza ezagutzeko bisita gidatua egingo du bihar, uztailak 11, Alex Turrillas Aranzeta historiazale eta Debako Kultur Elkarteko kideak, Ibilaldi bat gure historian zehar izenburupean. Bisita 11:00etan izango da eta 80 laguneko edukiera gaindituta, lehen bisita honetako izen-ematea beteta dago jada.

Alex Turrillas Aranzeta historiazale debarrak hiru bisita gidatu eskainiko ditu Udako Kultur Loraldia programaren barruan. Lehen hitzordua bihar izango da Itziarko Santa Maria elizan baina beste bi bisita gidatu ere eskainiko ditu datozen asteotan.

Bisitak gaztelaniaz izango dira eta doakoak dira, baina aurrez izena ematea derrigorrezkoa da. Horretarako, WhatsApp mezua bidali behar da 625 70 52 80 telefonora.

Uztailaren 26an, igandea, 10:00etan, Plaza Zaharretik abiatu eta Sasiolaraino oinez egingo den ibilbidean, La otra historia de Sasiola bisita gidatua egingo da.

Azkenik, abuztuaren 1ean, larunbata, 11:00etan, Plaza Zaharrean hasita, Debako Santa Maria elizaren bisita gidatua egingo da.

 

Kultur Loraldiaren baitan antolatutako egitarauak beste hainbat proposamen bilduko ditu datozen asteetan. Hona hemen programazio osoa: