Bisitan, Itziarko, Debako eta Euskal Herriko historiaren hainbat pasarte eta bitxikeria azaldu zituen Turrillasek. Bisita amaitu ondoren, parte-hartzaileek mokadutxoa partekatu zuten Salegi tabernan.
Udako bisita gidatuen egitarauak jarraipena izango du datozen asteetan. Hurrengo hitzordua uztailaren 26an izango da. Igandean, 10:00etan, Plaza Zaharretik abiatu eta Sasiolaraino oinez egingo den ibilbidean, "La otra historia de Sasiola" bisita gidatua eskainiko du Turrillasek.
Azken bisita, berriz, abuztuaren 1ean izango da. Larunbatean, 11:00etan hasita, Plaza Zaharretik abiatuko da Debako Santa Maria eliza ezagutzeko bisita gidatua.
Bisita guztiak gaztelaniaz izango dira, doakoak dira eta parte hartu ahal izateko aurrez izena ematea derrigorrezkoa da. Horretarako, WhatsApp mezua bidali behar da 625 70 52 80 telefonora.
Kultur Loraldiaren baitan antolatutako egitarauak beste hainbat proposamen bilduko ditu datozen asteetan. Hona hemen programazio osoa: