Txitxarroko dantzalekuan pare Kalegoen plazan, Süneren eskutik

Asier Orbea Ostolaza 2026ko abuztuaren 24a

Sünek Kalegoen plaza diskoteka bihurtu zuen Txitxarro' abestiarekin bart Elgoibarren eman zuen kontzertuan.

Josune Arakistain itziartarraren proiektu musikala da Süne, hainbat kantutan musika elektronikoa eta trikitixa uztartzen dituena; adibidez Txitxarro izeneko abestian. Guass eta Txitxarro moduko dantzalekuek iraganeko kontua dira jada, Sunek berak aitortu zuen Itziarren bizi den arren ez zuela ezagutu Txitxarro, gazteegi harrapatu baitzuen. Halere, disko-festa giro hura berreskuratu nahi izan du abesti honekin. Bideoan ikus daitekeen moduan, Kalegoen plaza aire libreko dantzaleku bihurtu zuten atzokoan.

Kontzertuko argazkiak Bezpera Eguneko argazki-bilduman