Eguraldi eguzkitsua egin zuen goiz partean; eta arratsaldean trumoi hotsek ekaitza mehatxatu arren, euri pixka bat bota eta ateri eutsi zion.
Goizean Etxaniz Memoriala txirrindularitza lasterketa beteranoa jokatuz hasi zen jaietako lehen eguna. Gero zaharrenak eta gazteenak izan ziren zapi gorria jartzen aurrenekoak eta bi Txupinazorekin lehertu zen jaia; ofizialarekin lehenik eta Hiruretako txupinazoarekin gero.
Hona jaietako lehen egunaren errepasoa, argazkitan. Irudiak: BARRENA eta Mikel Askasibar/Elgoibarko Udala.