Bideoa: Lizagasar erronkaren laburpena eta irabazleen adierazpenak

Asier Orbea Ostolaza

Orain arteko jendetsuena izan da Lizagasar erronkaren laugaurren ekitaldia, bai parte hartzaileei dagokionez, eta bai ikusle kopuruagatik ere.

Ehun bat lagun aritu ziren antxitxika Lizagasarreko sagastietan: 39 nagusien proban eta 60 bat umeen lasterketetan.
CATT Morkaikokoak pozik daude. Parte hartze handiena izan duen edizioa izateaz gainera, Iñaki Goenaga irabazleak probako errekorra ondu izana ere nabarmendu dute, eta baita emakumeen parte hartzea bikoiztu izana ere, oraindik gizonezkoak badira ere gehiengoa. Umen proban orekatuagoa da parte hartzea. "Aurtengoa ikaragarria izan da. Bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu, modu batera edo bestera, proba antolatu ahal izateko ekarpena egin duten guztiei eta gerturatu ziren partaide eta ikusle guztiei", adierazi dute antolatzaileek.

Probako irabazle Iñaki Goenagaren eta Pilar Arriolaren adierazpenak eta laburpena ikus dezakezue goiko bideoan. Beheko bideoan, berriz, umeek jokatu zituzten lasterketetako irudiekin osatutako bideoa:

Erlazionatuak

[ARGAZKI GALERIA] Lizagasar erronkaren laugarren ekitaldia

Ainhoa Andonegi eta Asier Orbea ira 14, 20:02 Elgoibar