Matx podcasta: Usoa Ostolaza (aurrerapena)

Asier Orbea Ostolaza

Bihar (21:00) estreinatuko da www.matx.eus sare sozialean, Matx podcastaren hil honetako kapitulua. Usoa Ostolaza Zabala txirrindulari zarauztarra izango da gonbidatua. Hemen, aurrerapen txiki bat.

Goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakusten jarraituko du 'Matx' podcastak. Iazko denboraldiak izandako harrera ikusirik, bigarren bati ekin diote-eta. Oraingo honetan ere, BAT Basque Team fundazioarekin elkarlanean ekoiztutako saioa izango da.

Kirol gutxituen gorenean dauden euskal kirolariak izango dira gonbidatuak, eta Nahia Zudaire igerilari zubietarra (Nafarroa) izan zen denboraldi berriko lehen protagonista, Ander Cepas Zapico mahai-tenis jokalaria izan zen bigarrena, Janire Gonzalez Etxabarri surflari zumaiarra elkarrizketatu zuen Aratz Losadak hirugarrengoan; eta, John Cabang Tolentino atleta irurarra elkarrizketatu zuten Matx podcasteko iraileko saioan.