Xabier Adot eta Aitziber Urkiola, debabarrendar azkarrenak Behobia-Donostia lasterketan

Asier Orbea Ostolaza

Xabier Adot eibartarra pozarren helmuga gurutzatzen. Arg: Irutxuloko Hitza.

27.172 lasterkari irten ziren atzo Behobiatik, eta 26.947k lortu zuten Donostiako Boulebarrean zegoen helmuga gurutzatzea, horien artean Debabarreneko herrietatik joandako 303 lagunek.

Fortuna Kirol Elkarteak eskura jarri dituen sailkapenen arabera, Xabier Adot Zubiaurre (01:09:41) eta Aitziber Urkiola Zendoia (01:24:01) korrikalari eibartarrak izan ziren azkarrenak eskualdeko korrikalarien artean. Adot 76. postuan sailkatu zen eta Urkiola 40. postuan.

Herririk herri
  • Eibartar azkarrenak Xabier Adot Zubiaurre (01:09:41) eta Aitziber Urkiola Zendoia (01:24:01) izan ziren azkarrenak. 129 eibartarrek lortu zuten Behobia-Donostia lasterketaren 61. aldia izan dena amaitzea.
  • Elgoibartar azkarrenak Julen Salaberria Anton (01:14:16; 256. postua) eta Alaitz Egaña Pagola (01:36:26, 308. postua) izan ziren. Guztira 61 elgoibartarrek bukatu zuten proba. 
  • Debar azkarrenak Ander Quintas Etxebarria (01:15:19; 341. postua) eta Leire Olazabal Urzuriaga (01:27:44; 73. postua) izan ziren. Debako 43 lagunek bukatu zuten proba.
  • Ermuar azkarrenak Javier Urquidi Fernandez (01:30:52; 3118. postuan) eta Nora Centeno Riaño (01:36:48). Promesa kategorian 21. postua eskuratu zuen Centeno gazteak. Ermuko 23 lagunek amaitu zuten lasterketa.
  • Mutrikuar azkarrenak Iñigo Agirre Arrieta (01:16:29; 416. postua) eta Lara Goenaga Nanclares (01:58:48; 2.628. postua) izan ziren. Mutrikuko 20 korrikalarik bukatu zuten proba.
  • Soraluzear azkarrenak Erik Azula Rivas (01:17:40; 5'3. postua) eta Paula Arana Oregi (01:43:18; 757. postua) izan ziren. Soraluzeko 11 partaidek bukatu zuten proba. 
  • Mendaroar azkarrenak Patxi Salegi Martija (01:17:08; 464. postua) eta Nagore Mugertza Arizmendiarrieta (01:51:47; 1.677. postua) izan ziren. Mendaroko 8 lagunek osatu zuten proba.
  • Itziartar azkarrenak  Iñaki Isasti Arruti (01:36:21; 5.195. postua) eta Ainhoa Aldalur Agirregabiria 01:58:00 (2.528. postua) izan ziren. Itziarko lau lagunek parte hartu zuten. 
  • Mallabiar azkarrena Iñigo Pradera Belar (01:11:09; 108. postuan). Bi mallabiarrek parte hartu zuten.

Herri bakoitzerako filtratutako sailkapenak ikusgai daude ondoko esteketan sakatuta: Eibar, Elgoibar, Deba, Ermua, Mutriku, Soraluze, Mendaro, Itziar eta Mallabia.

Igor Elizburuk marka pertsonala, handbikean

Handbike modalitatean lehiatu zen Igor Elizburu Astigarraga elgoibartarra eta 12. postuan sailkatu zen, 00:54:08ko denbora eginda. Hala, 34 segundoan ondu zuen orain arte zuen marka pertsonala, -2024ko edizioan lortua-. 
Era berean, patinekin lehiatu zen Idoia Txurruka Altzola elgoibartarra 113. postuan sailkatu zen (01:02:39).

Igor Elizburuk bere marka pertsonala ondu zuen handbike lasterketan.  Goiena.

Javi Guerra eta Katherine Tisalema nagusi

Elite mailako lehiari dagokionez, Javi Guerra espainiarra (1:01:14) eta Katherine Tisalema ekuadortarra (1:08:58) izan ziren 20 kilometroko lasterketa amaitzen azkarrenak. Biek ala biek egin dute balentria: Guerrak, lasterketa irabazi duen korrikalari beteranoena bilakatu delako 42 urterekin, eta Tisalemak, bigarren urtez jarraian irabazi duelako. Eskuzko txirrindularien kategorian, Thibaut Benoit frantziarrak irabazi zuen proba (00:39:41), eta patinatzaileen artean, Julen Urkizar tolosarra (00:33:53) eta Garazi Ganuza barañaindarra (00:40:26) gailendu ziren.

Javi Guerra eta Katherine Tisalema, azkarrenak 61. Behobia-Donostian. 

Aitor Aranzamendi elgoibartarra, eskuinean, Herrera paretik igarotzen. Irutxuloko Hitza.

Pilar Arriolak 30. aldiz parte hartu zuen Behobia-Donostian, estrainekoz semearekin -Iker Izagirre-. 

 

Zuen argazkia hemen agertzerik nahi izanez gero,  bidali  688 655 658 zenbakiaren watsappera.