Omenaldi hunkigarria egin zioten Eva Zubizarretari Santa Zeziliako kontzertuan

Ander Gomez

Atzo ospatu zen Santa Zezilia, musikaren eguna. Alboka Musika Eskolako ikasleak, ordea, martitzenean atera ziren kalejiran, eta barikuan kontzertu berezia eman zuten Antzokian, Txindurri Dantza Taldeko eta Pispillu Abesbatzako lagunekin batera. Emanaldi bukaeran, musika eskolaren sorreran izan zen Eva Zubizarreta trikitixa-irakasle ohia omendu zuten, eskolaren alde egindako lana goraipatuz, herriko jaietan emandako laguntza eskertuz eta erretiro zoriontsua opaz.

Bideoan kontzertu osoaren laburpena; ikasle ohien mezuak; Andere Astigarraga, Josu Gomez, Agurtza Totorika eta Silvia Izarraren esker hitzak; eta Irune Basagoitiren bertsoa.