Azaroak 25. Aski da izenburuko pankartaren atzera batu dira ikasle eta irakasle talde bat gaur goizean eta Hezkidetza taldeko ikasleek adostutako manifestua ere irakurri dute. Era berean, mahaia ere jarri dute ikastolako jolastokian, eta pegatinak banatu eta txapak sortzen jardun dira ikasleak, denak ere Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunerako sortutakoak. Izan Libre! oihua eraman dute ikasleek aurtengo pegatinara. Ikastetxetik bertatik bidali dizkiguten argazkiak dira albistekoak.