Lehenengo faseko zazpi saioak jokatu ostean, erabakita dago zeintzuk izango diren finalaurrekoen lehenengo itzulian kantatuko duten 24 bertsolariak: txapelketan izena eman duten 2022ko zazpi finalista eta lehenengo faseko saioetatik sailkatu diren 17 bertsolari. Lehen finalaurrekoa Larraun-Lekunberrin jokatuko dute urriaren 24an eta bigarrena, Eibarren, urriaren 31n, Ipurua kiroldegian, arratsaldeko 17:00etan.
Ondorengoak dira Eibarren kantatuko duten sei bertsolariak: Alaia Martin, Nerea Ibarzabal, Miren Artetxe, Asier Azpiroz, Nerea Elustondo eta Oihana Iguaran. Gai-emaile eta aurkezle lanetan, berriz, Igotz Alkortak jardungo du.
BARRENAk Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu. Zozketan parte hartzeko epea zabalik dago urriaren 21era arte, HEMEN.