Urtebetean 365 alditan igo da Karakatera Iban Fernandez

Asier Orbea Ostolaza 2025eko abenduaren 31

2025ean Karakatera 365 aldiz igotzeko erronka pertsonala osatu du gaur Iban Fernandez "Meho"k, lagunez inguratuta.

Bere buruari jarritako erronka zen arren, askok eurena balitz moduan sentitu dute, eta Ibanen alboan egin dituzte haren azken igoerak. 365era iristeko falta zitzaizkion bi igoerak egin ditu gaur goizean, hogei bat lagunekin batera. Horiek eta tontorrean batutako beste batzuek txalo artean hartu dute azken metroetan, haien artetik igaro denean, eta bere izena zeraman txapela jarri diote buruan tontorrean. Bere argazki batekin osatutako oroigarria ere oparitu diote eta baita ikustean irriparra atera dion matrikula plaka bat ere. Meho 365 idatzia zeraman matrikulak. Karakaterako bideetan behintzat atera du ohorezko matrikula, berea du mendia. Erronka gainditu iozana ospatzeko garagardo bat ere eskaini diote Karakate puntan, baina uko egin dio, "behea jaisten denean" edango duela esan die. Fernandezek eskerrak eman dizkie opariengatik eta Elgoibarrerantz abiatu da oinez, urteko azken jaitsiera eginez. Mendizaleetako batek hurrengo urtean urte bisiesto dela gogora ekarri dio, hala hurrengo urtean erronka erepikatzerik nahiko balu errezagoa izango zaiola aditzera emanez, baina hurrengo urtea "gizentzen" emateko asmoa duela erantzun dio arin Fernandezek. 

Arratsaldean, San Silbestreko lasterketaren ostean, Morkaiko Mendi taldearen eta Euskal Mendizale Federazioaren aitortza eta diploma jasoko ditu Fernandezek. Diplomarekin bere marka kontrolatua eta egiaztatua izan dela erakutsi nahi dute.