San Silbestre lasterketa jendetsua eta koloretsua egin dute Elgoibarren

Asier Orbea Ostolaza 2025eko abenduaren 31


Guztira, 300 antxitxikarik hartu dute parte Elgoibarko San Silbestre herri lasterketan, CATT Morkaikokoek antolatu duten hirugarrena.

Iaz moduan, Nuala elkarteko kideek gidatu dute lasterkarien tropela, neutralizatua izan den lehen itzulian. Gero, hiru itzuli handi eman dizkiote saltakariek herri barruko ibilbideari, 5 kilometroko ibilbidea osatu arte. Erritmo bizian egin dute banaka batzuek korrika, baina gehiago izan dira festa eta lagun giroan korrika egin dutenak, horitako asko mozorrotuta. 

Mikel Agirrebeñaren dobletea; goizean Deban eta arratsaldean Elgoibarren

Kronometrajerik edo sailkapenik egon ez den arren, gizonezko eta emakumezko azkarrenek, podiuma osatu dutenek, garaikurrak jaso dituzte. Gizonezkoetan Mikel Agirrebeña heldu da lehena Kalegoen plazan zegoen helmugara. Eguerdian Deban jokatu duten San Silbestrean ere egin du korrika Agirrebeñak, eta han ere bera izan da azkarrena. Iñigo Lariz sailkatu da bigarren postuan eta Iker Arribillaa hirugarrengoan. Emakumezkoetan, Ariana Nogales izan da azkarrena, Nerea Lendinez igo da podiumaren bigarren koskara eta Agurtzane Arriola hirugarrengora. 

Helmugaratzean Lizagasar Sagartokixak emandako opari bana jaso dute partaideek. Era berean, parte hartzaileen artean opariak ere zozkatu dituzte, Txankakuaren eta Txarridunaren, Kirol Patronatuaren, Udalaren, Morkaikoren eta Lizagasarren laguntzari esker, besteak beste.

San Silbestreko argazki-bilduma: