Plazan beharrean udaletxeko arkupeen babesean egin diete harrera, euriagatik. Herritarrek txalo artean hartu dituzte Mugertza krosaren 82. edizioan lehiatuko diren puntako atletak, tartean azken bi edizioetako irabazlea Berihu Aregawi etiopiarra eta Winfred Yavik (Bahrain 1999) emakumeen lasterketa irabazteko hautagai nagusia. Goi mailako atletekin batera Elgoibarko atleteei, Mintxeta Atletismo Taldean dihardutenei ere egin diete ongi-etorria, duela bi urte hasitako ohitura. Zazpi elgoibartar lehiatuko dira senior gizonezkoen kategorian.
Agurraren ostean, atletei ohorezko aurreskua dantzatu diete Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideek, Udal Txistulari Taldekoekin batera. Gero, pleno aretora igo dira guztiak ekitaldiri amaiera emateko eta zerbait jatera.
Argazkiak: Mikel Askasibar / Elgoibarko Udala