Elgoibartarrek gizonezkoen senior mailako lasterketan eduki zuten ordezkaritza zabalena Mugertza krosaren 82. ekitaldian, bederatzi saltakari. 73 parte hartzailek bukatu zuten proba lehen sailkatuek atzetik harrapatu aurretik, horixe izaten baita askoren helburua, baita euren herrietan nabarmentzen diren korrikalarien artean ere. Mikel Agirrebeña izan zen herriko lasterkari azkarrena. 37. postuan sailkatu zen, eta iaz baino 57 segundu gehiago behar izan zituen proba osatzeko.
Hona atleta elgoibartarren emaitzak, adin tarteka:
12 urtez azpiko neskak
- 36. postua Nahia Mazorriaga Rodriguez (06:06)
- 44. postua Nahia Larreategi Sánchez (06:34)
- 51. postua Nerea Castro Baena (06:15)
- 41. postua Ikerne Martín Cuenca (06:25)
14 urtez azpiko neskak
- 36. postua Ines Zabala De la Cruz (12:10)
14 urtez azpiko mutilak
- 23. postua Unax Santos Otegui (9:40)
16 uretez azpiko neskak:
- 14. postua Maialen Sol Gurrutxaga (13:49)
Senior gizonezkoak:
- 37. postua Mikel Aguirrebeña Iturbe (35:05)
- 51. postua Alberto Arberas Aguirrebeña (LEA La Blanca) (36:29)
- 54. postua Iñigo Lariz Azkue (36:49)
- 64. postua Iker Arrillaga Osuna (38:08)
- 65. postua Mikel Gurrutxaga Barruetabeña (38:08)
- 69. postua Jon Dominguez Cid (38:45)
- Markel Amutxastegi Yarza (ez zuen proba bukatu)
- Igor Torres Castilla (ez zuen proba bukatu)
- Anwar El Hassouni Benaissa (ez zuen proba bukatu)
Antxitxikari elgoibartarrak, irudietan: