Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako ikasleak eta irakasleak duela bost urte hasi ziren Inauterietako Eguen Zuri eguna girotzen, eta aurtengorako rock musikan oinarritutako jaia prestatu zuten. Musika eskola aurretik irten ziren kalejiran, eta Kalegoen plazan geldialdia egin ostean, Maalarainoko bidea egin zuten. Maalan musika eta dantza emanaldia egin zuten.