Aratusteak-Inauteriak Debabarrenean

'Las Brunas' taldea eta Kerman gailendu dira Bertsio Gauean

Asier Orbea Ostolaza 2026ko otsailaren 16a

Hamazortzi talde eta bakarlarik parte hartu zuten domeka goizaldean egin zuten Bertsio Gauean.

Elgoibarko Izarrak Elgoibarko Udalarakin lankidetzan antolatutako inauterietako programaren barruan egin zuten Bertsio Gaua, laugarrengoz. Hamalau talde eta lau bakarlari igo ziren eszenatokira, eurek aukeratutako abestiak kantatzera edota antzeztera (play back-a). Epaimahaiak honakoak saritu zituen:

  • 1. saria taldeka: "Las Brunas" taldea. Bruno Mars abeslariaren The lazy song abestia bertsionatu zuten (250 euroko saria)
  • 2. saria taldeka: "Jarana" Taldea. Eba mirentxu abestia bertsionatu zuten (170 euroko saria)
  • Bakarlarien saria: Kerman Oso Panda abestiarekin (170 euroko saria)
  • Sari berezia: Mambrillo taldea. Goazeneko Introa abestiarekin (150 euroko saria)

*Argazkiak: Mikel Askasibar / Elgoibarko Udala

Taldekako irabazleen saioa, bideoan (lagatakoa):