Senior mailako Sanloko hiru taldeek galdu zituzten euren partidak aurreragoko jardunaldian. Denboraldi honetan estreinako aldiz galdu zuten hirurek jardunaldi berean. Asteburu honetan, baina, garaipenaren bidera itzuli dira Malape eta Salento.
Senior emakumezkoen taldeak garaipen argia eskuratu zuen Zarautzen aurka Olaizagan jokatutako partidan. Malapek 33-21 irabazi zion Ameztoi Zarautz taldeari. Sailkapenean lehengo lekuan jarraitzen du Malapek, laugarren postuan. 17 jardunalditan 23 puntu batu dituzte elgoibartarrek. Hurrengo jardunaldian irteera zaila izango dute, bigarren postuan sailkatuta dagoen Berango Urduliz taldeari egingo baitiote bisita. Bizkaitarrek 28 puntu dituzte sailkapenean, Ereintza Bitek liderrak baino bi puntu gutxiago.
Sailkapeneko oilarren aurka, jarraian
Euskadiko txapelketan diharduen Sanloko beste taldeak, Alcorta Forging Groupek, ezin izan zuen emaitza onik lortu Legazpin, bigarren sailkatuaren aurka jokatu zuten neurketan. 31-28 gailendu ziren legazpìarrak. Legazpikoa kantxa zaila den arren, Alcorta garaipena eskuratzeko aukerekin iritsi zen partidaren amaierara. Hasiera ona eman zioten partidari eta etxekoek errenta txikia eraman zuten atsedenaldi luzera (18-15). Bigarren zatian partida parekatzea lortu zutela azaldu dute Sanlokoek, defentsa sendoagoari esker eta erasoan golak sartuta. Azken minutuetan, baina, baloi gehiegi galdu zituztela aitortu dute eta partida berdindu edo irabazteko aukerarik gabe geratu ziren. Zapatu honetan Euskadiko txapelketako sailkapeneko liderarren bisita jasoko du Alcortak, Donibane eskubaloia taldearen aurka jokatuko dute Olaizaga kiroldegian
Lurraldeko bigarren mailan igoera fasea jokatzen ari den Pizzeria Salento Taldeak aurreko jardunaldian galdu zuen denboraldiko estreinako partida, baina ondo erreakzionatu dute, garaipen berri bat lortuta. Donostian jokatu zuten neurketan 31-38 irabazi zioten Saieko taldeari.
Sanloko talde guztien emaitzak eta asteburuko partiden agenda, HEMEN
14–03-26 Larunbata, Olaizaga kiroldegian
- 17:45 Pizzeria Salento Vs Donibane eskubaloia (Lurraldeko txap.)
- 19:30 Alcorta Gorging Group Vs Donibane eskubaloia (Euskadiko txap)
16-03-26 Igandea, Berangon
- 11:30 Berango Urduliz eskubaloia Vs Malape taberna (Euskadiko txap) Berango kiroldegian

