Kalegoen plazatik abiatu da gutxieneko soldata propioa ezartzearen aldeko manifestazioa eta kaleak zeharkatu ostean plazan amaitu dute. Dendari batzuk adierazia zuten manifestazio orduan itxi egingo zutela denda, eta halaxe egin dute.
1.500 euro gordineko gutxieneko soldata ezartzeko asmoz deitu dute grebara ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek.