24. Korrika

Korrikaren ailegaera osterako jaia antolatu du LaRoitak

Asier Orbea Ostolaza 2026ko martxoaren 23a

Xaribari taldea eta Patxangoi elektrotxaranga.

LaRoita Erronkaren antolatzaileek Korrikaren etorrera ospatzeko kontzertuak antolatu dituzte zapatu gauerako.

Estreinakoz Korrikako kilometro bat erosi dute LaRoitakoek, -eurek izango dira lehen lekuko eramaleak Elgoibarren, Azkarateko tunelaren irteeran-; eta, horrez gainera, musika jaialdia ere antolatu dute zapatu gaua girotzeko. Xaribari eta Patxangoi herriko musika taldeek emango dituzte kontzertuak Sutegixa Gaztetxean, 22:00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da. 

LaRoitakoek adierazi dutenez, euren erronkan herritarren parte hartzea, kirola, kultura eta hizkuntza sustatzen saiatzen dira, Korrikak egin ohi duen moduan, eta horregatik egin dute bat euskaralden aldeko ekimenerekin.

Hona kontzertuak iragartzeko kartela: