Amaieran lekukoan gordeta zegoen mezu sekretua ere irakurri dute ikasteek [Ikus bideoan], 24. Korrikakoek domekan Bilbon egingo duten bezalaxe. Ekitaldiari dantzan eman diote amaiera, nola ez, Pello Reparazek egin duen Xiberutikan mendebaldera abestia dantzatuz.
Bihar, martxoaren 28an, ailegatuko da 24. Korrika Elgoibarrena. Ondo bidean, 19:26an hartuko du Elgoibarrek lekukoa Azkarateko gainean, eta 20:00ak aldera iritsiko da herrigunera, Maalara. Han egingo zaio ongietorria, Mauxitxa txarangarekin.
Korrika txiki-txikia, irudietan