Egun eta ordu egokian, erosoa bederen, igaro da aurtengo Korrika Elgoibartik, eta jendez gainezka egon dira kaleak; bereziki Maala ingurua. Mausitxa txarangaren kalejirak eta zumba saioek girotu dituzte Korrikaren lekukoa ailegatu aurreko orduak, eta giro berezia nabari zen kalean.
Adin askotariko herritarren testigantzak jaso ditu BARRENAK bideoan, hemengoenak eta urrunagokoenak, izan baita Bilbotik etorri den euskaltzalerik ere. Guztiei eskatu diegu azaltzeko zerk batu dituen korrikara, eta nola bizi duten euskararen aldeko jai erraldoi hau.