Korrikak jendetza atera du kalera Elgoibarren, eta ilusioa piztu du herritarrengan euskararen aldeko egitasmoak. Kale erdian, lekukoa zeraman lagunaren artean eta azken korrikalariaren artean 2 minutu eta 48 segundoko tartea zenbatu dugu, eta Errosario kaletik igaro diren bigarren aldian ia harrapatu ditu furgonetak segizioa ixten zuten lagunak. Ikusgarria izan da.
Lekukoa eramaten dutenak edo lehen lerroetan daudenak ikusi ohi ditugu irudietan, baina korrikazaleen segizioa ia amaigabea da, bideoan ikus daitekeen moduan