Xaribari eta Zirkinik Bez taldeen kontzertuek girotuko dute Sutegixa zapatu gauean

Asier Orbea Ostolaza 2026ko maiatzaren 6a

Azken asteetan estilo askotariko musika emanaldiak antolatu dtuzte Sutegixa gaztetxean, Gazte Asanbladaren 40. urteurrena ospatzeko antolatu dituzten ekitaldien barruan. Asteburu honetarako proposamena euskal musika eta erromeria doinuak izango dira.

Elgoibarko Xaribari taldeak joko du lehenengo, eta, horren ondoren, erromeria izango da, Zornotzako Zirkinik Bez taldearekin.

Xaribarik euskal abestien bertsioak jotzen ditu, hori bai, argi lagata erromerien pautak jarraitzeko interes zipitzik ez dutela. Iaz aurkeztu zuten taldea jendaurrean, eta honela aurkeztu zuten euren burua: "Xaribari gara, Euskal Herrian barna xaribariz xaribari ibiltzearekin anmesten dugun taldea". Elgoibarren egin zen Kilometroak jaian eman zuten kontzertuko zati batzuk ikus ditzakezue goiko bideoan.

 Zirkinik Bez taldekoek euskal erromeia talde moduan aurkezten dute euren burua. Oholtzaz oholtza dabiltza 2009. urteaz geroztik eta diotenez, urteotan gutxi izango dira taldeak dantzan ipini ez dituen plazak. Zazpi kidez osatutako taldeak "betiko" euskal doinu eta dantzak jasotzeaz gain, pil-pilean dauden soinuak ere eramaten ditu eszenatokietara; izan ere, bizkaitarrek Gatibu, Huntza, ETS eta beste hainbat talderen abestiak dituzte haien errepertorioan.

  • Gaztetxeko ateak 22:00etan zabalduko dituzte, eta 22:30ean hasiko da kontzertua.

Zirkinik Bez erromeria taldeko kideak.