Iaz, Lekueder parketik Sigmara aldatu zuten Zientzia Azoka, eta aurten ere kokagune berrian egingo dute azokaren bosgarren edizioa izango dena. Maiatzaren 16an, zapatua, egingo dute, 11:00etatik 14:00etara.
Azoka prestatzeko -eta bukatu ostean jasotzeko- lanak egin ahal izateko, probaleku eta aparkaleku funtzioak egiten dituen eremua ez da erabilgarri egongo maiatzaren 11tik 18ra bitartean; hau da, astelehenetik astelehenera.