Elgoibarko Udaletik baieztatu dute notizia: ETS taldea Elgoibarren izango da aurtengo sanbartolomeetan. Puri-purian dagoen talde arabarrak Baserritarren Egunean emango du kontzertua, abuztuaren 29an, Kalegoen plazan.
ETSk 2023ko San Bartolome jaietan ere eman zuen kontzertua Elgoibarren, plaza jendez gainezka zela (Ikus bideoan)
Aurrez Sune, Kaparrak eta Puro Relajo taldeen kontzertuak iragarri zituzten 2026ko festetarako, eta atzo eman zuten gainerako kontzertuen berri. ETS taldeaz gain, Gozategi ere etorriko da aurtengo jaietara, abuztuaren 24an, San Bartolome Egunean.
Talde horiez gain, Elgoibarko Musikarien Elkarteko taldeek ere izango dute aukera sanbartolomeetan jotzeko.
Hau da momentuz daukagun kontzertuen egitaraua. Gainerako taldeak zehaztu ahala, zabalduko dugu informazioa:
23 Igandia - bezpera
Muzak, 22:00etan, Kalegoen plazan.
Süne, 23:00etan, Kalegoen plazan.
24 Astelehena - San Bartolome Eguna
Alguillo eta Alkimistak, 21:30ean, Kalegoen plazan
Gozategi, 22:30ean, Kalegoen plazan
25 Asteartia - Txiki Eguna
Rock kalean, 19:30ean
Deabru beltzak, 22:30ean
27 Osteguna - Jubilatu eta umeen eguna
Ustekabe txaranga: 12:00
Puro Relajo, 22:30ean, Kalegoen Plazan
28 Ostirala - Gazteen Eguna
Elektrotxufla: 19:00-21:00
Kaparrak, 23:00etan, Maalan
29 Larunbata - Baserritarren Eguna
ETS, 23:00etan, Kalegoen plazan
Amaitzean, Mauxitxa txaranga, Kalegoen plazatik Maalara
ETSk 2023ko San Bartolome jaietako Bezpera Egunean Kalegoen Plazan eman zuen kontzertuko irudiak: