Morkaiko eguna

Haizeari aurre eginez mendiz-mendi

Asier Orbea Ostolaza 2026ko maiatzaren 13a

Haize zakarra ibili zen mendi gailurretan zapatuan, deserosoa bai, baina ez zen oztopo izan Elgoibarko Mendi Itzulian eta Itzulitxoan parte hartu zuten ehunka lagunentzat.

Morkaikoren Egunaren 14. ekitaldiaren barruan, adin guztietako mendizalez bete ziren Elgoibar inguruetako mendiak. Bakoitzak ahal zuen erritmoan osatu zituen 40 eta 15 kilometrotako ibilbideak; eta azken igoeran izan arren, indarrak ahituta zeudenean, denek edo ia denek gorde zuten irribarre bat bat kamera aurrekorako. Sufrituta ere gozatzen baita mendian.