Alcorta Forging Group eskubaloi taldeak Euskal Kopa irabazi du denboraldi honetan eta Gipuzkoako Kopa irabazteko aukera du orain, eskura baitute finalera sailkatzea, Eibar Eskubaloia B taldeari irabaziz gero. Zapatuan jokatuko dute derbia, Olaizaga kiroldegian, 12:00etan hasita. Kopa txapelketako azken jardunaldian Errenterian jokatu zuen Alcortak, eta 25na berdindu zuten Ereintza Beissier taldearen aurkako norgehiagoka.
Senior emakumezkoen Malape taldeak gaur jokatuko du Gipuzkoako Kopako aurreneko partida, Orioren aurka, Olaizaga kiroldegian (20:00). Eta, zapatuan jokatuko dute Kopako bigarren neurketa, hori ere Olaizaga kiroldegian (19:30), eta Urola Kostako beste aurkari baten kontra, Aiala Zarautz taldearen aurka.
Senior gizonezkoen Pizzeria Salento taldea ere lehiatu da bere kategoriako Kopa Txapelketan, baina kanporatuta daude, Urolaren aurka 24-25 galdu eta gero.
Euskadiko selekzioarekin
Sanloko jokalari Sare Orbea, Hanin Karkazi Itxaso Garaizabal infantil mailako Euskadiko eskubaloi selekzioarekin aritu dira azken aldian. Duela aste batzuk, Bizkaiko selekzioaren aurkako lagunarteko partida jokatu zuten. Orbea eta Karkazi Nafarroan izan dira oraintsu euskal taldearekin, Errioxako eta Nafarroako selekzioen aurka lagunarteko partidak jokatzen.
