Alcortak garaipena behar zuen eibartarren aurka jokatutako derbian, eta 28-23 menderatu zuten Eibar Eskubaloia B taldea, joan den zapatuan Olaizagan jokatu zuten norgehiagokan. Garaipen horri esker, Gipuzkoako Kopako finala jokatzeko sailkatu da Alcorta. Sanloko taldeak Errenteriako Ereintza taldea izango du aurkari etxean jokatuko duten finalean, Olaizaga kiroldegian jokatuko baitute finala, zapatu honetan, 17:45etik aurrera. Irabaztea lortuko balute, denboraldi honetan eskuratzen duten bigarren Kopa garaikurra litzateke elgoibartarrentzat, aurrez Euskal Kopa irabazi baitzuten.
Malape taldea ere lehiatu da Gipuzkoako Kopan, baina txapelketatik kanpo geratu da Aiala Zarautzen aurka 20-33 galdu eta gero.
Tecnifuelle, Amaro Eraikuntzak eta Deuko Izarra finalera
Sanloko talde gehiago ere ari dira lehiatzen Gipuzkoako Kopan, bakoitza bere kategorian, eta hiruk lortu dute finalerako sailkatzea: infantil, kadete eta jubenil mailetako nesken taldeek, hain zuzen ere.
- Infantil nesken Tecnifuelle taldeak Pulporen aurka jokatuko du finala, domekan, Zumaiako Lubaki kiroldegian (11:00).
- Kadete nesken Amaro Eraikuntzak taldeak Andoaingo Leizaran taldea izango du aurkari finalean. Andoiango Allurralde kiroldegian jokatuko dute finala, zapatuan, 15:30ean.
- Azkenik, jubenil nesken Deuko Izarrak taldeak etxean jokatuko du finala, zapatuan, 16:00etatik aurrera Olaizagan. Zumaiako Pulpo taldea gainditu beharko dute Kopa eskuratzeko.


