Elgoibarko baserrietako azoka berezia, irudietan

Asier Orbea Ostolaza 2026ko maiatzaren 30a

Herrian bertan ekoiztutako produktuak erosi eta dastatzeko aukera egon da Elgoibarko baserrietako azoka berezian.

Jan edanaz aparte, hemengo baserrietan hazitako animaliak jarri dituzte ikusgai Aita Agirre plazan: Astoak (Arkaitz), pottokak (Sorueta Baserria) Zaldi Arabiarra eta Paint Horse zaldia (Juaristi Haundi Baserria), Euskal Herriko Mendiko Behorrak (Artesoro Baserria), Belaustegi Baserria (behorrak), Poniak (Irunagasoro Baserria), Haragitarako Moxalak (Armaitxa-Erdikua Baserria). Baita ere, Latxa Sasi ardiak (Irunagasoro Baserria), Latxa mutur beltz adarduna (Irunagasoro Baserria) Ahari Latxa Mutur beltzak (Madarizurieta Baserria), Ahuntz Azpi Gorriak (Irunagasoro). Horrez gain, Irunagasoro baserritik ekarritako txerria ere egon da plazan. Azoka hau Elgoibarko Udalak eta Debemen elkarteak antolatzen dute Elgoibarko landa auzoetako bizilagunen laguntzarekin.

Abereez eta baserrian ekoitzitako produktuez gain, Elgoibarko baserrietako sagardo dastaketa eta lehiaketa egin du Zazpiki elkarteak, eta Lumagorri eta Basatxerri kalitatezko oilasko eta txerrikiak dastatzeko aukera egongo da Lekuederren. 13:00ak ingururako dena salduta zuten. 

Argazkiak: BARRENA eta Mikel Askasibar/Elgoibarko Udala.