Alcorta, kopetan maisu

Asier Orbea Ostolaza 2026ko maiatzaren 31

Sanloko lau taldek jokatu dituzte Gipuzkoako Kopako finalak asteburuan; baina bakarrak eskuratu du garaikurra.

Alcorta Forging Group taldeak Gipuzkoako Kopako finala jokatu zuen atzo Olaizaga kiroldegian. Urola taldea izan zuten aurkari eta patida bizi eta parekatua jokatu ostean, etxekoak gailendu ziren, 34-29ko emaitzarekin. Denboraldi honetan eskuratzen duten bigarren Kopa garaikurra da honakoa, aurrez Euskal Kopa irabazi baitzuten. Hala, aho zapore gozoarekin agurtu dute denboraldia. Agurrentzako ere baliatu zuten azken partida, taldea lagako duten Javier Oregi Etxaberi eta Iñigo Muguerza Osorori aitortza egin baitzieten, haiek klubari hainbat urtez eman diotenaren trukean.

Goiko bideoan finaleko azken minutua eta taldea lagako duten jokalariei egin zieten  omenaldia ikus daitezke.

Neskak, esku hutsik

Sanlo kirol taldeko Tecnifuelle, Amaro Eraikuntzak eta Deuko Izarra taldeek ere jokatu dituzte Gipuzkoako Kopako finalak asteburu honetan, bakoitzak bere mailan, baina ezin izan dute koparik lortu. Infantil nesken Tecnifuelle taldea geratu da Kopa irabaztetik gertuen, 17-16 galdu baitute gaur Pulpo taldearen aurkako finala, Zumaian. Jubenil nesken Deuko Izarra taldeak etxean jokatu zuen atzo bere finala, baina ezin izan zuten garaipena eskuratu. Oñatiarrek nagusitasunez irabazi zuten finala, 14-24. Azkenik, kadete nesken Amaro Eraikuntzak taldeak 31-29 galdu zuen Leizaran taldearen aurka Andoainen jokatu zuten finala. 

Alcortak eta Urolak jokatutako finala, argazkietan: