Gertakariak

Sutea bart, Urazandiko garaje batean

Asier Orbea Ostolaza 2026ko ekainaren 4a

Goizaldeko 02:30ak aldera piztu da sua Urazandiko garaje batean. 

Urazandiko parkearen azpian dauden garajeetako batean piztu da sua. Bi solairutan banatuta daude garajeak, eta 60 bat garaje plaza daude solairu bakoitzean, denak itxiak. Goiko solairuko garajeetako hainbat leihotatik kea irteten sumatu dute bizilagunek, eta suhiltzaileei deitu diete.

Udaltzaingotik jakitera eman dutenez, "aparatosoa" edo deigarria izan da, baina besterik gabe. "Kea hainbat leihotatik ateratzen zela ikusita, sute larriagoa eta kalteak handiagoak izan zitezkeela ematen zuen arren, garaje plaza bakarra kaltetu du suak, horra mugatu da kaltea, gainerako garaje plazetara zabaldu gabe", zehaztu dute. Oraingoz ez dakite sua zerk eragin duen.

Suhiltzaileak ailegatu ziren unea goian ikus daitekeen bideoan jaso zuen bizilagun batek.