Danbor-hotsek hartu zituzten herriko kaleak aurreko asteburuan. Atabal elkarteak antolatuta, helduen danborrada egin zuten zapatua eta domeka bitartean; Kalegoen plazan hasi eta Maalaraino. Domeka eguerdian Inazio Bereziartua musika eskolako umeek hartu zuten helduen erreleboa, eta euskal dantzen karroza batek lagunduta egin zuten umeen danborrada. Nagusien danborradako irudiak ekarri ditugu hona.