Ibon Serranok irabazi du 2026ko San Bartolome jaietako kartel ofiziala aukeratzeko lehiaketa

Asier Orbea Ostolaza 2026ko uztailaren 1a

Ibon Serrano eta Andrea Arriola kultura zinegotzia. Arg: Elgoibarko Udala.

Sanbartolomeetako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa antolatu du Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak, eta aukeratu dute irabazlea.

Ibon Serrano Lasak lehiaketara aurkeztutako "Erraldoien Abentura Berria: Dantzatik Sokamuturrera" izenburua duen diseinua da lehiaketako irabazlea, eta, izenak argitzen duen moduan, irudian dantzariak eta txarangako kideak ageri dira sokamuturran. 800 euroko saria eskuratu du Serranok. Guztira hamahiru lan aurkeztu dira lehiaketara.

Udalak zorionak eman dizkio irabazleari, haren lanaren eta sormenaren bidez jaietako irudi ofizial berria sortu izanagatik, eta gainerako parte hartzaileei ere eman dizkiete eskerrak. Kartel irabazlearekin osatuko dute 2026ko San Bartolome Jaietako programaren azala.

∞Lotura duten albisteak: