Euskal selekzioaren ofizialtasuna eskatu dute Elgoibarren

Ainara Argoitia Arano 2026ko uztailaren 5a

Zapatuan Bolatokian egin zuten elkarretaratzea. Arg.: Soarte

Gizonezkoen Munduko Futbol Txapelketa jokatzen ari den honetan, euskal selekzioaren ofizialtasuna eskatzeko deia egin dute Gu ere bai herri mugimenduak eta Gure Eskuk, eta Elgoibarren ere elkartu zen jende multzo bat zapatuan Euskal Herriak bertako selekzioa behar lukeela aldarrikatzeko.

 

 

2020an euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko sortutako Gu ere bai herri mugimenduak eta erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku mugimendu herritarrak deituta, euskal selekzioaren ofizialtasuna eskatzeko elkarretaratzeak egin dira egunotan Euskal Herriko hainbat herritan. Kirola Euskal Herriak nazio gisa dituen eskubideen aldeko tresna baliagarritzat ikusten dute ekimenaren deitzaileek, eta ekimenarekin eta aldarri horrekin bat egin zuten argazkiko herritarrek zapatuan. Bolatokian elkartu ziren,  selekzioaren kamisetak jantzita, eta talde argazkia atera zuten bertan.