Sute txikia izan da IMHko biltegi batean

Asier Orbea Ostolaza 2026ko uztailaren 6a

Suhiltzaileek itzali dute IMHko biltegi batean gaur arrratsaldean piztu den sute txikia.

Lorazaintzarako eta bestelako gauzak gordetzeko erabiltzen duten biltegian piztu da sua, IMH Campuseko sarreran, hain justu gainerako eraikinetatik bananduta dagoen eraikin txikian.

Atetik ke beltza irteten zela ikusi dute IMHko beharginek, eta atea zabaltzean ketza handia zela ikustean, suhiltzaileei deitu diete. Haiek baretu dute sua, eta su hartutako hainbat material atera dute biltegitik. 17:00ak inguruan gertatu da, termometroek 36 graduko tenperatura markatzen zutela.