Elgoibarko Udalak jakinarazi du Mintxetako igerileku txikia itxita egongo dela bihar eta etzi, baldosen arteko juntak errepasatzeko. Gaur, 21:00etan, igerilekua hustuko dute, bihar baldosen juntura egingo da, ostegunean materiala lehortzen utziko da eta ostiralean igerilekua normaltasun osoz egongo da martxan.
Udaletik azaldu dutenez, familia batzuk kezka adierazi dute umeek igerileku txikian izaten dituzten urraduren ondorioz. Egoera horren aurrean, zoladuraren egoera teknikoki aztertzeko eskatu zion Udalak laborategi "espezializatu eta independente" bati, instalazioaren baldintzak objektiboki egiaztatzeko. Udaletik jakinarazi zuten emaitzak positiboak izan zirela, baina hala ere, igerilekuaren zoladura hobetzeko jarduketa gehigarri bat egitea erabaki dute.
Lan horietan baldosen bitartekoak errepasatuko dituzte zoladuraren azaleko uniformetasuna hobetzeko eta erabiltzean erosotasun-sentsazio handiagoa izateko. Alabaina, segurtasuna bermatzeko eta irrist ez egiteko beharrezkoak diren zimurtasun-baldintzak mantendu egingo dituzte.
Udalak erabiltzaileen ulermena eskertu nahi du itxiera puntual honek sor ditzakeen eragozpenengatik, eta espero du jarduera honek familiei haur-igerilekuaz erosoago gozatzeko aukera emango diela.
