Elgoibarko Udalak antolatu eta Atxutxiamaikak kudeatzen dituen Umeen Eguneko eta Nerabeen Eguneko ekintzen barruan antolatu zuten kamiseten diseinua auketatzeko lehiaketa. Laia Isastik aurkeztutako diseinuak irabazi zuen haurren eguneko irudia aukeratzeko lehiaketa. Nerabeen egunerako kamiseta, berriz, Egur Arte Tailerreko kideek egin dute.
Sanbartolomeetako Umeen Eguna abuztuaren 27an izango da, eta Nerabeen Eguna, berriz, abuztuaren 28an. Horietarako antolatu dituzten ekintzetarako izena emandakoek kamisetak jasotzeko eguna ere zehaztu dute arduradunek: abuztuaren 26an, asteazkena, jaso beharko da, 16:30etik 18:30era, Bolatokiko parkean.
Umeen Egunerako bazkarirako 241neska-mutilek eman dute izena, eta 69k Nerabeen Egunean egingo duten bazkarirako.