Arantzazu Gorosabelek berba egin du balkoitik eta Enrike Larrañagak -institutko estreinako zuzendaria- piztu du suziria.
Plazaren erdia, ohi moduan, gaztetxoek hartu dute eta gogotik ospatu dute festaren hasiera, suziria lehertu eta berehala. Gainerako herritarrak plazaren ertzetan, batik bat elizaren itzalpean elkartu dira. Gero, Mauxitxa txarangak girotu ditu kaleak festarako doinuak joz.
*Irudiak: BARRENA eta Mikel Askasibar / Elgoibarko Udala.