ETSren kontzertua dela-eta, Errosario kalea itxita egongo da zapatu gauean

Asier Orbea Ostolaza 2026ko abuztuaren 28a

ETSk 2023ko sanbartolomeetan Kalegoen plazan eman zuen kontzertuko irudia. BARRENA

Jendetza handia espero dute ETS (En Tol Sarmiento) taldeak zapatu gauean Kalegoen plazan emango duen kontzerturako; eta, segurtasuna bermatzeko neurriak hartu ditu Elgoibarko Udalak. 

Udaletik jakitera eman dutenez, Errosario kalea ixtea erabaki dute 22:00ak aldera. Hau da, ordu horretatik aurrera ezingo da Errosario kaletik Kalegoen plazara oinez sartu. Aldiz, plazatik Errosario kalera irteteko aukera egongo da.  Kontzerturako muntatuko duten eszenatokia ere berezia izango da eta hesiteria berezia edukiko du. Segurtasuna bermatzeko pertsonala ere kontratatuko du Udalak.

Udaletik gomendioa egin dute Kalegoen plazara iristeko "sarbide alternatiboak" erabiltzeko. Ildo beretik, Udalak kontzertura denboraz joateko gomendatu die herritarrei, eta bertan lanean egongo diren pertsonen jarraibideak uneoro betetzeko eskatu du.

ETSk hirugarrengoz joko du Elgoibarko San Bartolome jaietan. Duela urte batzuk Maalan eman zuten kontzertua, inork gutxik ezagutzen zituenean.  2023ko San Bartolome jaietan ere eman zuen kontzertua Elgoibarren, plaza jendez gainezka zela (Ikus bideoan). Orain, puri-purian dagoen talde arabarrak Baserritarren Egunean emango du kontzertua, abuztuaren 29an, Kalegoen plazan, 23:00etatik aurrera. 

Irakurri hemen ETSko abeslari Iñigo Etxezarretak kontzertuaren harira BARRENAri emaniko elkarrizketa 

ETSk 2023ko San bartolome jaietan eman zuen kontzertuko zenbait une, bideoan: