San Antolin Eguneko meza eta prozesioa egin dituzte Arriaga auzoan

Asier Orbea Ostolaza 2026ko irailaren 2a

San Antolin Eguna da gaur, irailak 2, eta urtero moduan auzoko festak ospatuko dituzte Arriaga auzoan.

Atzo jarri zuten jaietako zuhaitza San Antolin jaiei hasiera emateko, eta gaur San Antolin Eguna ospatzen dihardute. Kaxeta Auzo Elkarteko egoitzaren atarian meza eta sainduaren irudiarekin prozesioa egin dituzte goizean, eta ondoren, salda eta txorizoa banatu dituzte. 

Ospakizun nagusiak, baina, asteburuan iritsiko dira. Ikus egitaraua HEMEN

*Argazkiak: Mikel Askasibar / Elgoibarko Udala