Sua piztu da San Roke kaleko garaje batean

Asier Orbea Ostolaza

Sute txiki bat izan da San Roke kaleko 6. zenbakiko garaje batean eta suhiltzaileak etorri dira sua itzaltzera.

Susmoa dute garajean gordeta zegoen bizikleta elektriko bat izan daitekeela suteare eragilea, autorik ez baitzegoen gordeta; alabaina, suhiltzaileen eta aseguru etxeen lana da suaren jatorria ikertzea.

Suhiltzaileen hiru kamioi bertaratu dira eta ketza handiarekin topo egin dutenez, kea atera arazi dute haizagailu batzuen laguntzaz, gero errazago lan egin ahal izateko. Sua zabaltzeko arriskurik ez zegoela ikusi dutenean, lasaitasun handiagoarekin jardun dute lanean eta inguruko atarietalo bizilagunek etxeko balkoietatok edo kaletik jarraitu dute haien lana.

Azken aldian garaje eta trasteleku gehiagotan ere piztu dira suteak, uztailean IMHko biltegi batean eta ekainean Urazandin.